Skip to main content

Klausula informatiboa

GRUPO MEDITERRÁNEA, MEDITERRÁNEA DE CATERING, S.L.; VERA GALDEANO, S.L.; eta SERVEI D’APATS, S.L. elkarteek osatzen dutena, eta aurrerantzean “Grupo” deitzera igaroko dena, tratamenduaren ardunaduna den heinean, interesdunari jakinarazten dio bere datu pertsonalak bere titulartasuna izango duen datu-base batean gordeko direla. Halaber, egon daitezkeen kontsultak erantzuteko, salaketak igortzeko, arrisku penalak prebenitzeko kudeaketa-ereduaren esparruan onarpena erabakitzeko eta espedienteak aztertzeko, baita horretarako beharrezkoak diren jarduketak burutzeko ere erabiliko dira.

“Grupo”-rekin harremanten jartzeko helbide elektroniko honetara jo: dpo@mediterranea-group.com

Helarazitako informazioa “Grupo”-ko Betetze Batzordeko edo Batzorde Penaleko kideei eta beste pertsona edo erakunde batzuei zuzenduta egongo da, baldin eta horien lankidetza beharrezkoa bada ikerketa baterako edota Kanal Etikoaren funtzionamenduaren auditoretza baterako, interesdunen eskura “Grupo”-ren webgunean. Edonolora ere, pertsona zein erakunde guztiek datuen konfidentzialtasuna bermatu behar dute. Orobat, ez dira datuak inori jakinaraziko interesdunak baimena eman gabe, indarrean dagoen legeak ezartzen duen moduan.

Salaketari buruzko gertakariak eta bestelako informazioa salatuari jakinaraziko zaizkio, legez ezarritako epean eta moduan. Salatuari egindako jakinarazpen hori salbuespenez atzeratu ahal izango da, betiere Batzorde Penalak edo Betetze Normatibo Batzordeak hala erabakitzen badu, baldin eta susmo objektiboak badaude salatuari hori jakinarazteak ikerketa arriskuan jar dezakeela edo frogak suntsitzeko arriskua badago.

Ohartarazten da bildutako datuak agintaritza administratibo edo judizialei laga ahal izango zaizkiela, hala eskatzen dutenean, egindako salaketaren helburutik eratorritako edozein prozeduraren ondorioz, bai eta ikerketaren ondorioz hasitako prozedura judizial edo administratiboetan inplikatutako pertsonei ere.

Era berean, jakinarazten dizugu “Grupo”-ak segurtasun-neurri egokiak hartuko dituela segurtasuna, konfidentzialtasuna zein osotasuna bermatzeko eta emandako datuetara baimenik gabe sartzea saihesteko.

Datu pertsonalen tratamendua eta “Grupo”-ko enpresen arteko datuen komunikazioa legitimatzen dituen oinarri juridikoa, “Grupo”-ren interes legitimoa da bidalitako salaketak horretarako prestatutako kanalaren bidez izapidetzea.

Salaketaren edo komunikazioaren bidez emandako datuak beharrezkoak diren gertakariak ikertzeko jarduerak egiteko behar den denboran gordeko dira, eta, hala badagokio, egokitzat jotzen diren kontratu-, diziplina- edo justizia-neurriak aplikatuko dira. Era berean, jakinarazten dizugu “Grupo”-ak behar bezala blokeatutako datuak gordeko dituela salaketek edo erakundeak egindako jarduerek erantzukizunak ekar ditzaketen epeetan. Nolanahi ere, datuak salaketa-kanalean sartu eta hiru hilabetera, salaketa-sistematik kendu beharko dira, salbu eta gordetzearen helburua pertsona juridikoak delituak egitea prebenitzeko ereduaren funtzionamendua agerian uztea denean. Halaber, “Grupo”-ak bermatzen du bideratu ez diren salaketak modu anonimoan baino ez direla jasoko, eta ez dela aplikatuko Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 32. artikuluan aurreikusitako blokeo-betebeharra.

Dokumentu hau sinatuta, baimena ematen duzu zure datu pertsonalak arestian adierazitako moduan tratatzeko, eta bermatzen duzu emandako datu pertsonalak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla. Zure datu pertsonalen edozein aldaketa lehenbailehen jakinarazi behar zaio “Grupo”-ri

Jakinarazten dizugu eskubidea duzula datuak eskuratzeko, horien aurka egiteko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, eramateko eta banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko. Horretarako, dpo@mediterranea-group.com helbide elektronikora jo behar duzu, edo
posta arruntez bidali, helbide honetara: Mediterránea de Catering, S.L.U., Arroyo del Soto kalea 17, 28914, Leganes (Madril).

Zure eskubideak baliatzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure web orrian dagoen pribatutasun-politika: www.mediterranea-servicios.com.