Skip to main content

LEGE OHARRA

Informazio-gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko uztailaren 11eko 34/2002 legean xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu webgune honen titularra MEDITERRÁNEA DE CATERING, S.L.U. dela (aurrerantzean, MEDITERRÁNEA) B30145775 IFZrekin eta Calle Arroyo del soto, 17, Leganés, 28914, Madrid helbidearekin, Bartzelonako Merkataritza Erregistroko 30.689 liburukiko 179. Orrian izena emanda, B-97367 zenbakiarekin..

MEDITERRÁNEArekin harremanetan jar zaitezke aurretik aipatutako helbidean edo helbide elektroniko honetan: mediterranea@mediterranea-group.com.

Webgunea erabili aurretik hurrengo informazioa arretaz irakurtzeko eskatuko dizugu, izan ere, webgunearen erabilera honako erabilera-baldintza hauen menpe dago:

Jabetza Adimenduna

Webgune honetako edukiak, testuak, irudiak, animazioak eta beste zein diseinu grafikoa eta kode-iturria Espainiako jabetza adimendunaren eskubideei eta eskubide industrialei buruzko legediak babesten ditu, MEDITERRÁNEAren alde bere horretan edo lagapen-hartzaile gisa. Beraz, guztiz debekatua dago MEDITERRÁNEAren baimenik gabe kopiatzea, banatzea edo publikoki jakinaraztea, erabat edo partzialki.

Domeinu hau MEDITERRÁNEAk erregistratutako domeinua da. MEDITERRÁNEAren domeinuak ezin dira MEDITERRÁNEArenak ez dien beste produktu edo zerbitzu batzuetarako erabili, eta ezin da inolaz ere nahasterik sortu erabiltzaileen artean edo MEDITERRÁNEAren izenaren artean.

Webgunearen erabiltzaileak ezingo du instalatuta egon daitekeen inolako babes-gailurik edo segurtasun-sistemarik ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu.

Webgunearen edukia eta estekak

MEDITERRÁNEA ez da Webguneko edukien erabilera txarraren erantzule egingo, eta eduki horietara sartzen edo horiek erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizuna soilik izango da. Halaber, ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain webgune horretako esteka edo bilatzaileen bidez hel daitekeen hirugarrengoen webguneetako informazioaren gainean.

Webgunearen eguneraketa eta moldaketa

MEDITERRÁNEAk beretzat gordetzen du bai bere webgunean ageri den informazioa bai konfigurazio eta aurkezpena moldatu edo ezabatzeko eskubidea, aurretik jakinarazi beharrik gabe, eta horren gaineko erantzukizunik bere gain hartu gabe.

Alderdi teknikoen inguruko argibideak

MEDITERRÁNEAk ez du arazo teknikoetatik edo Interneteko konexioan zehar egon daitezkeen hutsegite informatikoetatik erator daitezkeen arazoen erantzukizuna bere gain hartzen, ezta hirugarren pertsonak legez kanpo sartzeagatik sor daitezkeen kalteena ere. Halaber, MEDITERRÁNEA erabiltzaileak gureak ez diren iturrietatik eratorritako akatsengatik, gabeziengatik edo informazio faltagatik izan ditzakeen kalteen erantzukizun guztietatik salbuetsita dago.

Datu pertsonalak

MEDITERRÁNEAk egiten duen datu pertsonalen tratamendua webgunearen Pribatutasun Politikan eta Cookieen Politikan xedatutakoaren araberakoa izango da.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Lege Ohar honen interpretazioan edo ezarpenean egon daitekeen edozein gatazka edo desadostasun ebazteko, Bartzelonako Epaitegi eta Auzitegiek izango dute eskumena.